Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erdozain Gil, Carmelo

Nafar musikagilea (Aibar, 1939). Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Lipuzcoa, Echeveste, Taberna edota Remacha bezalako irakasleekin, organoa eta konposizioa ikasi zituen. Erroman eta Sienan jarraitu zituen ikasketak, eta Komunikabideetako diploma ere lortu zuen. Erlijio Musika sustatzeko Elkartearen sortzaile eta lehen presidentea izan zen. Iruñeko San Nicolas Elizan bikario eta organista modura aritu da. Música, Liturgia y Oración argitaletxearen zuzendari da.