erdikari
iz. Mat. Plano edo espazio sektore bat erditik ebakitzen duen lerro edo gainaldearen zatia. v Angelu baten erdikaria. Angelua erdibitzen duen zuzenerdia. Zuzenerdiak angeluaren erpina izaten du abiaburu. Zuzenerdiaren puntu guztiek distantzia berbera dute angeluaren aldeekiko. v Triangelu baten erdikaria. Triangeluaren barneko angelu baten zuzenerdi erdikariaren zatia. Triangelu bakoitzak, beraz, hiru erdikari izaten ditu, eta elkar ebakitzen dute triangelu barneko puntu berean, intzentroan hain zuzen.