Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erdieroale

izond. eta iz. Fis. eta Kim. Metalak ohi duena baino eroamen elektriko askoz txikiagoa duen kristal gisako solidoaz esaten da.  v  Bi dira erdieroale mota nagusiak: intrinsekoak eta estrinsekoak. Intrinsekoak direnak beren egitura atomikoa dela medio eramaten dute elektrizitatea. Erdieroale intrinseko nagusiak germanioa eta silizioa dira. Estrinsekoak erdieroale intrinsekoari berez ez duen gairen bat eranstean eratzen dira. Gai horiek direla medio eroamena handiagotu egiten da. Azken hauek erabiltzen dira, batez ere, industrian; elektronikan, zelula fotoelektrikoetan, artezteko makinetan eta trantsistoreetan gehienbat.