Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eraz

Durangoko euskara hutsezko herri aldizkaria. 1993ko apirilaren 23an kaleratu zen lehen aldiz. Durangaldeko Herri Komunikabideak elkarteak argitaratzen du. Astekaria da, 3.000 ale argitaratzen dira eta harpidetza bidez banatzen dira Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Mañaria, Iurreta, Isurtza, Otxandio eta Zaldibarren. 24 orrialde izaten ditu normalean baina Gabonetan, udan, Durangoko liburu eta disko azokan etab. orri kopurua hazi egiten da. Hilean behin, ingurumenari buruzko Amalur izeneko lau orriko gehigarria kaleratzen du eta haurrei zuzendutako Plisti Plasta gehigarria ere bai. Eskualde mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.