Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erasotzaile

iz. eta izond. Erasotzen duena.  v  Erasotzaile kimikoak. Kim. Pozoidura eragiteko edo zerbait deuseztatzeko gaitasuna duten kimika gaiak. Erasorako erabiltzen dira, gerrarako. Gizonari soilik eragiten dizkiote kalteak, begietan (bromoa, kloroprikina, etab.), arnas-bideetan (fosgenoa, kloroa), larruazalean (iperita, lewisita) eta nerbio sisteman batez ere. Erasotzaile kimikoak Alemaniako gudarosteak erabili zuen lehenengoz 1915ean.