Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eräqi

Persiako poeta mistikoa (Hamadän, 1213 - 1289). Koniako Sadr-al-Din, Ibn Arabiren jarraitzailearekin egin zituen ikasketak. Ushäq-nämé (Jainkotasunaz maiteminduriko izakien liburua) deituriko poemak egin zuen ospetsu. Obra horretan maitasun mistikoaren mailak eman zituen ezagutzera.