Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eramakin

iz. Geol. Ur lasterrak erauzten eta garraiatzen dituen lokatza, lurra eta harri kozkorrak; garraiatze horretan harria desegin egiten da. Eramakinak pilatzen direnean alubioiak eratzen dira. ik. alubioi.  v  Eramakinak geruzetan pilatzen dira; erraz bereizten dira elkarrengandik, geruzetako bakoitzak besteak ez bezalako eramakinak izaten baititu. Urak zer eramakin uzten duen uraren lastertasunak baldintzatzen du: ur laster biziek eta uholdeek ale kozkorrak uzten dituzte; ordokietako ur meheek, aldiz, ale xeheak eta buztina. Mendi malkarren eta ordokien arteko gunean ale handiko eramakinak biltzen dira, alubioiaren mutur ondoko inguruan batez ere; egitura lodiko alubioia esaten zaio horri. Nekazaritzan pilaketa hauen gainaldea bakarrik da erabilgarria, eramakin xeheagoak izaten dituena.