erakarpen
iz. Erakartzea; erakartzen duen indarra; grabitazioa. ◊ Izakiak elkarrengana erakartzen dituen indarra. v Molekula erakarpena. Elkarren hurbilean dauden bitartean gorputz bateko molekula guztiek elkarri eragiten diotena. v Erakarpen unibertsalaren legea. (Newton-ek emana). Gorputz guztiek dute elkarrekiko erakarpena beren masen zuzeneko proportzioan eta elkarrekiko urruntasunaren karratuaren alderantzizko proportzioan. ik. grabitazio. v Erakarpen elektrikoa. Elektrizitatez eta aurkako zeinuz kargatutako bi partikula elkarrengana hurbiltzen edo, zeinu berekoak elkarrengandik aldentzen dituen gertakari elektromagnetikoa. Erakarpen honek ez du zerikusirik grabitate indarrarekin, ez baita partikulen masaren araberakoa, partikulen kargaren araberakoa baizik. Partikulen karga izan daiteke positiboa edo negatiboa, baina partikula guztiek ez dute nahitaez kargarik izan behar (neutroiek esaterako). v Erakapen magnetikoa. Metal batzuek (burdin gozoak, kobaltoak, eta nikelak adibidez) beste metal batzuen gain eragiten duten erakarpen eta aldentze indarra. Erakarpen magnetikoa bi eratara lor daiteke: imanen bidez eta eroale batetik mugitzen ari den korronte baten bitartez.