eragingarri
iz. Eragilea. ◊ Eragiten duen zera. || izond. Xalbati, Engraziren gorputz eragingarria mozkorgarri zitzaion. v Bot. eta Zool. Animalien edo landareen ingurumenean izaten den eta haien egintzetan nolabaiteko eragina izaten duen aldaketa; aldaketaren bultzatzaile den horren eraginaren zenbatekoa, organismoak zer neurritan bere egiten duen, halakoa izaten da. Eragingarri horiek fisikoak edo kimikoak izan daitezke (argiak, hotsak, beroak eta abarrek sortutakoak) eta beraien bizitasunaren arabera, atalasez behetikoak edo gainetikoak; aurrenekoak ez ditu organismoak bere egiten ahal eta, beraz, ez dute inolako eraginik; bigarrenak, berriz, kitzikagarritasunaren ezaugarri den dena ala ezer ez legearen ondorioz, zelula indibidualetan eragiten dute.