erabelar
iz. Bot. Patataren familiako landarea, hostoak iletsuak eta loreak gainetik horiak eta azpitik gorriak dituena (Hyoscyamus niger). 80 cm inguru luzeko zuztar hostotsua izaten du. Zabor gainetan eta bide ertzetan hazten da, batez ere, Europan eta Siberian. Sustraietan gai sorgortzaile bat du. ik. azkordin.