endoskopio
iz. Med. Gorputzaren barrunbe sakonak, argituz, aztertzeko erabiltzen den tresna. v Endoskopioa hodi zurruna edo malgua izaten da, berorren barnean lente joko bat eta argia dituena. Endoskopioari argazkiak edo filmak egiteko tresnak egoki dakizkioke, eta ebakuntzak egiteko tresnak ere bai: zundak, matxardak, etab. Era askotako izenak eman ohi zaizkio, aztertzen den organoaren arabera betiere: bronkoskopioa, esofagoskopioa, gastrokoskopioa, zitoskopioa, etab.