Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

endokrino

izond. Med. Hainbat gai odolera isurtzen dituzten guruinez, isuritako gaiez eta hormonez esaten da.  v  Guruin endokrinoa. Barne jarioa duen guruin hormona sortzailea. Gizonaren gorputzean hauek dira guruin endokrinoak: pituitaria guruina edo hipofisia, tiroidea, paratiroidea, giltzurrun gainekoa, Langerhansen uharteak, area, gonadak (barrabilak eta obulutegia), guruin pineala edo epifisia eta timoa. Guruin hauek hormona bat edo bat baino gehiago isurtzen dute odolera; era honetara gorputzaren osaera kimikoari eragiten diote, zelulen eta beste organo batzuen metabolismoa arautzen dute, eta elikagaien asimilazio, hazkunde eta ugalketa eragiten edo galarazten dute. ik. hormona.