Embrun
Frantziako hego-ekialdeko hiria, Embrunaisko eskualdeko hiri nagusia (Alpe Garaiak, Proventza). 5.621 biztanle. Erdi Aroko gotorlekua, Notre-Dame eliza erromanikoa, Tour Brune dorrea (XII. m.). v Historia. Antzina Ebrodunum zuen izena eta hiri erromatar garrantzitsua izan zen. Kontzilio ugari izan zen bertan Erdi Aroan.