Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ematutu

iz. Ugaztun emeetan, emakuntzatik umontzira doan hodia. ik. bagina, magina.  v  Anat. Ugaztun eta zenbait ornogabe emeetan arraren ugalketa zelulak jasotzen dituen hodia da ematutua; ugaztun emeetan, umetokia eta kanpoko sexu organoak lotzen dituena. 9 bat cm izaten da luze, eta zabalera ez da bera izaten hodiaren puntu guztietan. Emakume birjin gehienetan, ematutuaren kanpoaldea mintz mehe batek estaltzen du, emamintza deritzanak. Ematutuak zilindro forma du, eta hiru geruzek osatzen dute: barnealdekoa, gihartsu ahula, tartekoa, gihartsu sendoa eta kanpokoa, ehun konjuntibozkoa. Ematutuaren paretek elastikotasun handia dute: egoera normalean erabat lasaitzen dira eta hodia itxi egiten da (kanpotik begiratuta ebaki eliptiko baten itxura izaten du); baina hodia asko dilatatzeko ahalmena dute (sexu harremanetan zakilari sartzen uzteko, eta haurra erditzerakoan, haurra bertatik irteteko adina). Bi funtzio nagusi horiez gainera, beste bat ere badu; bertatik irteten da hilerokoaren odola.