Elizegi Maiz, Pedro Jose
(«Pello Errota» deitua) Gipuzkoar bertsolaria (Asteasu, 1840 - Asteasu, 1919). Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa izan da. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina zen; bertso-paper ugari ondu zuen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera. Haren alaba eta kopiatzaile izan zen Mikela Elizegi Bengoetxeari esker (1869-1965), ez dira Pello Errotaren bertso asko betiko galdu.
- elizatiar
- elizatxo
- elizaurre
- elizbarruti
- elizbide
- Elizegi Maiz, Pedro Jose
- Elizen Munduko Kontseilua
- elizge
- elizgela
- elizgizon
- elizkari