Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ekosistema

iz. Biol. Leku jakin bateko izaki biziek, inguruneak eta bi horien arteko harremanek osatzen duten sistema. Ekosistema baten oinarrizko egitura bizi sortzaileek (fotosintesia egiten duten landareak batez ere, karbono ez organikoa eta eguzkiaren energia finkatzen baitute), kontsumitzaileek (animaliak batez ere, ekoizleek sortutako biomasaren zati bat kontsumitzen baitute) eta endekatzaileek osatzen dute (onddoak eta bakterioak batez ere, organismo sortzaileen eta kontsumitzaileen hondakinak desegiten baitituzte). Ekosistema, beraz, leku jakin batean gertatzen diren ziklo trofiko guztiek batera eratzen duten multzoa da.