Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia
Iheslarien esparruan nahiz kanpoan bizi diren palestinar iheslariei eta beren ondorengoei laguntza emateko sortutako Nazio Batuen erakundea. 1949an eratu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Palestinarrek arabiarren eta israeldarren lehen gerraren ondorioz (1948) galdu zituzten beren etxe eta bizibideak. Egun, 2.600.000 palestinar iheslari zenbatu ditu erakundeak, baina hauetako gutxik jasotzen dute laguntza zuzena, elikagaiak, adibidez. 1980ko eta 1990eko hamarraldietan zehar erakunde honen lan nagusia erakundeak berak kudeatutako osasun zentroetan eta erietxeetan laguntza medikua ematea, eta beren eskoletan hezkuntza eskaintzea izan da. Agentzia komisario nagusi baten eta hamar naziok osatutako batzorde aholkulari baten zuzendaritzapean dago. Egoitzak Vienan (Austria) eta Ammanen (Jordania) ditu.
- EKE
- Ekelöf, Gunnar
- Ekelund, Vilhelm
- eki
- Ekialde Hurbila
- Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia
- Ekialde Urruna
- ekialde
- Ekialdeko Alemania
- Ekialdeko Erromatar Inperioa
- ekida