Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

egunkari

iz. Eguneroko aldizkaria. ◊ Gertaeren eguneroko kontakizuna idazten duen izkribua. || Soldata egunka hartzen duen langilea.  v  Enpresa batean eguneko eragiketak adierazten diren liburua.  v  Eguneroko berriak dakartzan aldizkaria. XIX. mendearen hasieran sortu ziren lehenengo egunkariak, orduan bete zirelako lehendabiziko aldiz egunkari bat sortzeko baldintzak. Batetik berri iturburuen iraunkortasuna, lehenengo agentziak sortu eta berriak igortzeko sistemak jarri zirenean: garraiobideak eta hasierako telegrafia sistemak. Orobat papergintza eta inprimaketarako sistemak ere hobetu egin ziren. Gaur egun, egunkariak hainbat lansailetan banatuta egoten dira: kudeatzea, erredakzioa eta inprimaketa. Erredakzioa da kazetaritzari gehien dagokiona; bi sailetan banatzen da: erredakzioa bera, aldi berean alorka banatua, eta maketazioa, egunkariaren orrien banakera eta bertan berriak zein lekutan eta nola jarri erabakitzen duena.