Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

egitura

iz. Gorputz, osagai, multzo… baten zatiak edo osagaiak antolaturik dauden era. Olerkia, edukiz eta egituraz, bikaina da. Perpausaren azaleko eta sakoneko egiturak. || Egintza. Bere eskuetako egituretan ezagun dezagun. || Itxura. Susana, Helziasen alaba, ederra bere egituran, eta oraindik ederragoa bere ariman. v  Josteko, ehungintzan eta zenbait eskulanetan erabiltzen den uztaia. v  Mat. Aldez aurretik emandako lege batek edo batzuek multzo bati ematen dioten tasun multzoa. Talde egitura, gorputz egitura eta eraztun egitura aipa daitezke, besteren artean. v Hizkl. Hizkuntzaren zatiak elkarren artean lotzen dituzten harremanen multzoa. v Sakoneko, azaleko egitura. Gramatika sortzailearen arabera, bi maila bereiz daitezke edozein perpausetan: azaleko egitura, sintaxi moldaketa dena, eta sakoneko egitura, abstraktua edo transformazioak egin aurrekoa. v Filos. Elkarren artean zerikusia duten zatiez osatutako multzoa, zati bakoitza besteekiko harremanetan besterik ulertu ezin daitekeela. v Egitura ekonomikoa. Ekon. Egoera ekonomiko jakin bat osatzen duten elementuen eta harremanen multzoa.  v  Kristal egitura. Miner. Kristal erako solido batean atomoek, ioiek edo oinarrizko partikulek hartzen duten jarrera ordenatua.  v  Geologiazko egitura. Erliebe bat mugatzen edo definitzen duten lurrazaleko geruzak eta horien kokaera.