Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eginhardo

edo Einhardo. Estatu gizon eta idazle frankoa (770 - Seligenstadt, 840). Karlos Handiaren laguna zen. Aachengo katedralaren eta jauregiaren eraikuntzaren arduradun izan zen. Lotarioren aholkulari izan ondoren, Seligenstadteko abatetxea sortu zuen eta bertara erretiratu zen. Karlomagnoren bizitza idatzi zuen (Vita Caroli Magni), eta guztiz datu interesgarriak eman zituen frankoen eta euskaldunen arteko harremanez, berak zabaldu baitzuen euskaldunek Karlomagnoren osteen kontra Ibañetan lortu zuten garaipenaren berri.