Egileor, Duguen
Bizkaitar opera abeslaria (Bilbo, 1877 - Buenos Aires, 1952). Tenorra zen. Milanen egin zituen kantu ikasketak. 1905ean hasi zen opera kantatzen, Bartzelonan, Lohengrin lanarekin. Harrezkero Milan, Erroma, Ferrara, Novara, Piacenza, Padua, Venezia, Paris eta beste hiri askotako antzokietan abestu zuen. Berak kantatutako operetan hauek dira aipatzekoak: Mefistofeles, Aida, Tosca, Rigoletto, Andrea Chenier, Lucia di Lammermoor. Ahots teknikari buruz zenbait idazki ere argitaratu zituen.