Egiguren Imaz, Jesus
Gipuzkoar politikaria (Aizarna, 1954). PSE-EE alderdikoa. Zuzenbidean lizentziaduna da. 1983an, Eusko Legebiltzarreko kide bilakatu zen, urte hartan bertan Gobernuaren Ordezkari izendatu zuten Ramón Jáureguiren lekua hartuz Legebiltzarrean, eta orduz geroztik legealdi guztietan izan da legebiltzarkide. 1988tik 1991ra, Eusko Legebiltzarreko lehendakari izan zen. Gainera, PSE-EE alderdiko lehendakaria da, eta PSOEko Batzorde Federaleko kidea. Abertzaleenganako harremanak sendotzearen alde agertu da askotan Egiguren bere alderdiaren barruan. Hala, zer ikusi handia izan zuen 2006an ETAren su-etena ekarri zuen elkarrizketa prozesuan. 2008an El arreglo vasco izeneko liburua argitaratu zuen.