Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eekhoud, Georges

Frantsesez idatzi zuen Belgikako idazlea (Anberes, 1854 - Brusela, 1927). Eleberri eta kontakizun errealistak idatzi zituen: La nouvelle Carthage (1888, Kartago berria, Anberesko talasokrazia berriari buruzko eleberria), Les fusillés de Malines (1891, Malinasko fusilatuak), Le cycle patibulaire (1895, Urkabe zikloa) eta Escal Vigor (1899). Auzitara eraman zuten azken eleberri hori zela eta. Le coq rouge literatura aldizkaria sortu zuen 1895. urtean.