Edschmid, Eduard Schmid
(Kasimir deitua). Alemaniar idazlea (Darmstadt, 1890 - Tarasp-Vulpera, Suitza, 1966). Hasieran espresionismoaren ildoko kontakizunak idatzi zituen (Timur, 1913); izan ere, bera izan zen espresionismo hitza erabili zuen lehenetakoa). Gero ohiko moldeetara jo zuen, eta bidaia liburu eta biografia interesgarriak idatzi zituen, Albert Schweitzerena bereziki (1949). Espresionismoaren teoria sortzaile nagusietako bat izan zen: Über den Expressionismus in der Literatura und die neue Dichtung (1916, Espresionismoa literaturan eta poesia berrian ).
- edozelan
- edozenbat
- edozer
- Edris
- Edrisi, El
- Edschmid, Eduard Schmid
- edu 1
- edu 2
- Eduardo Aitorlea, santua
- Eduardo Ia Plantagenet
- Eduardo IIa Plantagenet