Edgar Atheling
Ingalaterrako printzea (Hungaria, 1057 - Eskozia, 1120). Ingalaterrako errege Eduardo Aitorlearen iloba zen; hura hiltzean ez zitzaizkion onartu Ingalaterrako erregetzarako eskubideak. Ondorengo errege Gilen Konkistatzailearen kontra altxatu zen, baina Eskozian bilatu behar izan zuen babesa.