Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Edesa

Goi Mesopotamiako hiria, Osrhoeneko hiriburua. Dinastia arabiar batek agindu zuen bertan 216an Erromako enperadore Karakalaren mende erori zen arte. Hiria Erromako kolonia bihurtu zen. Oso goiz kristautu zen; bertan itzuli zen Siriako Biblia, eta kristau eskola ezagun bat sortu zen (San Efren da hango kiderik ezagunena). Arabiarrek 638an hartu zuten; gurutzada garaian Edesako konderria (1098-1144) izan zen, eta 1637an otomandarren esku erori zen. Urfa hiria da gaur egun.