edema
iz. Med. Gorputz ehunetako hantura, ehun konjuntiboetakoa bereziki. Ehunetan behar baino isurkari gehiago biltzen denean sortzen da. Gibeleko, giltzurrunetako eta bihotzeko eritasunen eta plasmaren proteina urritasunaren ezaugarri da, edo tumore batek ehunak hautsi dituen seinale. Hainbat eragilek sor dezakete (hodi linfatikoen itxiuneak, presio osmotikoa jaisteak, etab.) eta edema mota ugari dago: biriketakoa, glotiskoa, etab.