edan 1, edaten, edango
du ad. Edozein isurkari irentsi. Baso bat ardo edan. Tanta, xorta bat edan. Abereei edaten (ipar. eta naf. edatera) eman. Norbaiten osasunera edan. Ugatzean edaten dena, zerraldoan esuro (esaera). || (Erabilera absolutua). Edari biziak hartu. Edanda dago. || Edan-sarri. izond. Sarritan edaten duena. || Hed. edo irud. Esnea xurgatzean euskara dut edan. Zure ahotik pozik Txomin dut edaten. || Edanarazi. dio ad. Edatera behartu. ik. eradan. Edabe nazkagarri bat edanarazi zion.
- edagale
- edale
- edaleku
- edalontzi
- Edam
- edan 1, edaten, edango
- edan 2
- edanaldi
- edanarazi, edanaraz, edanarazten
- edankui
- edanontzi*