ebenal
izond. Bot. Angiospermo eta kotiledoi bikoen ordenako landareez esaten da. Ebenalen ordenak hosto bakuneko zuhaitzak eta zuhaixkak hartzen ditu, batez ere. Ordena honetako landare gehienen mamia jateko ona izaten da. Korola bi zati simetrikotan banatua dute. Zazpi familiatan dago banatua ebenalen ordena, eta gehienak oso aintzat hartzen dira, zuragatik batez ere. Tropikoen inguruko lurraldeetan hazten dira. Ebanoa eta gisa bereko zenbait zuhaitz mota dira ordena honetako zuhaitzik ezagunenak.