ebano
iz. Bot. Ebenazeoen familiako zuhaitz sendo luzea, sexu bakarreko loreak eta hosto txandakatuak dituena; zubeltza (Dyospyros ebenum). Zur gogor astuna (1,069 gr/cm3-ko dentsitatea) eta kolore beltzekoa izaten du. Altzarigintzan asko erabiltzen da, leihoetako eta ateetako zureriak, labana kirtenak eta musika tresnetako piezak egiteko, batez ere. Badira ebanoaren generoko 300 bat zuhaitz mota. Ezagunenak Kanarietako ebanoa (Apollonia canariensis), errege ebanoa (Dyospyros tetrasperma) eta kakiondoa (Dyospyros kaki) dira. || Zuhaitz horien zura.