Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ebakuntza

iz. Med. Gorputz bizi batean, zati hondatu bat sendatzeko, osatzeko…, egiten den zernahi eragiketa. Hainbat ebakuntza mota dago, baina bi alor nagusitan bereizten dira guztiak: eriaren bizitza arriskuan jartzen dutenak eta eriaren bizitza arriskuan jartzen ez dutenak. Anestesia behar izaten da, ebakuntza egin behar den gorputz atalekoa edo gorputz osokoa, baldintza bereziak (isiltasuna, garbitasuna, etab.) eta tresna bereziak. Kirurgialaria da ebakuntza egiten duena eta laguntzaile taldea (anestesia ematen duen sendagilea, laguntzaileak, erizainak…) zuzentzen duena. || Ebakuntza(-)gela. Sin. operazio(-)gela. Ebakuntzak egiteko areto berezia.