Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eva

(Hebr. hawwah, hayyah hitzaren antzinako era, «bizi dena»).  v  Lehenbiziko emakumea, Bibliaren arabera. Gizonarekin batera sortu zen Elohimen aldekoen arabera, (Genesia, 1, 27), eta Adanen saihetsetik atera yahvisten arabera, (Genesia, 2, 22). Sugeak tentatu, «ongiaren eta gaizkiaren ezagutzako arbolako fruitua» jan, eta senarrari eman zion jater. Jainkoaren madarikazioa bereganatu zuen horregatik: «oinazez erdiko zara… Gizonak menderatuko zaitu» (3,16). Kainen, Abelen eta Seten ama izan zen.