Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dyavad Khan

Gandzha (egungo Kirovabad) Azerbaijango khanerriko azken buruzagia eta Kaukasoko herrien independentziaren heroia. Bere herriaren independentziaren alde, Errusiako Tsitsianov printzeari aurre egin zion, baina hil egin zuten 1804. urtean, bere bostehun gudariekin batera, Gandzha-ko setioan.