Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duvoisin, Cesar

Frantsesez idatzi zuen apaiz eta historialari lapurtarra, Jean Pierre Duvoisin euskal idazlearen anaia (Ainhoa, 1805 - Baiona, 1869). Larresoroko apaizgaitegian ikasi zuen eta Baionako eliz barrutiko historia bat idatzi zuen (Vie de M. Daguerre, fondateur du séminaire de Larresoro, avec l’histoire du diocèse de Bayonne depuis le commencement du derniere siècle jusqu’à la Révolution Française). Baionako katedraleko kalonje izendatua izan ondoren, herri historiari buruzko artikulu asko idatzi zituen, eta 1852. urtean Cambo et ses alentours izeneko liburua argitaratu zuen.