Duran i Bas, Manuel
Kataluniako politikari eta legegizona (Bartzelona, 1823 - Bartzelona, 1907). Diputatua, biziarteko senataria eta Justizia ministroa izan zen. Ideologia liberalekoa zen, eta katalanen eskubideen alde agertu zen. Bartzelonako unibertsitatean Zuzenbidea eta Kataluniako Literatura katedrak sortu zituen. Obra nagusiak: Memoria acerca de las instituciones del derecho civil de Cataluña (1883, Kataluniako zuzenbide zibilaren instituzioei buruzko azterketa), Estudios jurídicos (1888, Azterketa juridikoak) eta Estudios morales, sociales y económicos (1895, Azterketa moral, sozial eta ekonomikoak).