Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dulantzi

Arabako udalerria (Arabako Lautada). Alegría-Dulantzi du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Barrundia, ekialdean Donemiliaga eta Iruraitz-Gauna, mendebalean Burgelu, eta hegoaldean Maeztu. 20,02 km2. 1997ko datuen arabera, 1.248 biztanle ditu (dulantziarrak). Hizkuntza banaketa, 1996an: 227 euskaldun, 212 ia euskaldun eta 767 erdaldun. Herriguneak: Dulantzi (herriburua) eta Egileta. Alegria erreka igarotzen da udalerritik. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta zerbitzuak dira.