Afganistango emirra (1793 - Herat, 1863). 1826-1838 bitarteko urteetan eta 1842tik hil arte egon zen agintari. Ingelesei aurre egin zien eta horretarako sikh-ekin batu zen. Ingelesek menderatu ondoren (1840), bakea izenpetu behar izan zuen europar kolonialistekin.