Dorregaray, Antonio
Espainiar jeneral karlista (Ceuta, 1823 - Zaragoza, 1882). Oste karlistetan borrokatu zen 1836. urteaz geroztik. Bi gerra karlisten artean Espainian eta beronen kolonietan ibili zen guduan (Afrika, Kuba). Bigarren karlistadan Navarro jenerala garaitu zuen Eraulgo herrian, eta hala Eraulgo Markes titulua eskuratu zuen. Karlos erregeari lagundu zion erbestean.