Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Villamayor de Monjardin

Nafarroa erdialdeko udalerria (Doneztebe Iguzkitza eskualdea, Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean Abaigar eta Iguskitza, ekialdean Aiegi eta Lukin, mendebalean Piedramillera eta Suruslada, eta hegoaldean Etaiu eta Olexoa. Altuera: 673 m. 12,64 km2 eta 114 biztanle (villamayortarrak). Buena erreka igarotzen da udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da.  v  Historia. 1143. urteko dokumentu batean ageri da lehen aldiz. Udalerrian altxatzen den mendiaren gainean izen bereko gaztelu ospetsua dago, mairuen konkista garaian gotorleku sendoa izan zena. Nafarroako gurutzerik zaharrenetakoa dago gazteluan. 1512. urtean Albako dukea zen gazteluaren jabea. 1263. urtean Teodebaldo II.ak Foruak eman zizkion herriari.