Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donazaharre

Nafarroa Behereko udalerria, Donibane Garaziko kantonamenduan. Saint-Jean-le-Vieux du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Lakarra eta Buztintze-Iriberri, ekialdean Duzunaritze-Sarrasketa, mendebalean Izura, eta hegoaldean Zaro eta Aintzila. 11,64 km2 eta 904 biztanle (donazahartarrak). Auzoak: Harrieta, Etxebestea, Migelgorria eta Donapetria. Laurhibar erreka igarotzen da udalerritik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 89. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abere hazkuntza dira.  v  Historia. Azken ikerlanen arabera Donazaharre, Bordele-Astorga ibilbideko geralekua zen Imus Pyreneus herri erromatarraren gainean eraiki zen (Antoninen Ibilbidea). Kaskomendi izeneko gainean Saint-Per gaztelua eraiki zen, 1177. urtean Rikardo Lehoi-Bihotzak suntsitu zuena.