Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donapaleuko kantonamendua

Nafarroa Behereko Amikuze haraneko kantonamendua. 300,82 km2. 8.698 biztanle ditu. Biduze ibaia igarotzen da bertatik. Udalerri hauek osatzen dute: Aiziritze, Amendüze-Unaso, Amorotze-Zokotze, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Arrueta-Sarrikota-Amikuze, Behaskane-Laphizketa, Bithirińa, Gamue-Zohazti, Gabadi, Garrüze, Ilharre, Labetze-Bizkai, Larribarre-Sorhapürü, Lüküze-Altzümarta, Martxueta, Oragarre, Ostankoa, Pagola, Donapaleu, Ozaraine-Erribareita, Lohitzüne-Oihergi, Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Etxarri eta Jeztaze. Kantonamenduko ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen da. Bertan antolatu den Lur-Berri nekazari kooperatibari esker langileek ez dute beste lurraldeetara jo behar izan azken urteotan.