Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

domotika

iz. Robotika, informatika, adimen artifiziala eta telekomunikazioak etxeko erabileretara egokitzeaz arduratzen den alorra. Funtzio nagusiak hauek ditu: kudeaketa teknikoa, informazioa eta komunikazioa, erosotasunaren eta energiaren nagusitasuna, segurtasuna eta laguntza. Domotikaren alorrean egiten ari diren lanen helburua da energia elektrikoa, aginduak, hotsa eta irudia igortzen duten sentsoreak eta hariak sartzea eraikitzen diren etxe berrietan. Europar Batasuneko Batzordeak hainbat proiektu jarri ditu abian domotikaren eta bere aplikazioen inguruan: Eureka proiektuaren barruan, IHS (Integrated Home System) osagaia, tresnak estandarizatzeko helburuarekin; RACE, interfazeek sare publikoekin dituzten arazoen inguruan, etab. Domotikaren aplikazio berrien artean alarma eta babes sistemak dira nagusiak, telefono zentral baten bidez urrutiko zerbitzuetara loturik askotan; ate eta leihoak, berokuntza eta etxeko tresna guztiak teleaginduen bidez kontrolatzea, etab.