Dollond, John
Britainiar zientzialaria (Londres, 1706 - Londres, 1761). Optika eta astronomia tresnak egin zituen. Teleskopio akromatiko (kolore aberraziorik gabea) erregaitz bat asmatu zuen. Lenteen aberrazioa ezin dela zuzendu zioen Newtonen teoria ezeztatu zuen teleskopio horri esker. Heliometro bat ere egin zuen, eguzkiaren diametroa eta zeruko argizagien arteko angeluak neurtzeko balio zuena.