dolomita
iz. Kim. Kaltzio eta magnesio karbonatoa, erronbo itxurakoa eta distira bizikoa [CaMg(CO3)2]. Kolore gabea, zuria edo nabarra izan daiteke. v Geol. Magnesio karbonatuz osatutako kareharria. Eraikuntzan eta errefrakzio labeetan erabiltzen da batez ere. Europan, Hego Ameriketan, Amerika erdialdean eta Estatu Batuetan dago dolomita ugari.