Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dole

Frantziako ekialdeko suprefetura hiria (Jura, Franche-Comté). 30.498 biztanle. XV-XVII. mendeetako elizak eta etxeak. v Historia. Erromatarren garaiaren aurreko hiria, Dole Franche-Comté-ko hiriburua izan zen Besançon-ekin batera (1678ra arte). Parlamentuaren eta 1422. urtean sortu zen unibertsitate ospetsu baten egoitza izan zen.