Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dobrudja

(Errumanieraz, Dobrogea; bulgarieraz, Dobrudza) Europako ekialdeko lurraldea, Danubio ibaiaren eta Itsaso Beltzaren artean. Errumania (iparraldean) eta Bulgaria (hegoaldean) estatuen artean banaturik dago politikoki. 5.969 km2 eta 502.680 biztanle (errumaniarrak, bulgariarrak, turkiarrak, tartaroak). v Ekonomia. Labore eta barazki ekoizle handia da. Arrantza ere oso garrantzitsua da (herrialdearen ekoizpenaren % 70). Kabiarra Danubioaren deltan. Lurpeko aberastasunak burdina eta kobrea dira. Azken urteotan turismoak indar handia hartu du Mamaia, Agigea eta Eforiako kostaldeko hirietan batez ere. v Historia. Antzinako Eszitia, bulgariarrek eta turkiarrek gutiziatu zuten lurraldea izan zen, turkiarrek bere egin zuten arte 1391. urtean. San Estefanoko (1878), Bukaresteko (1913) eta Neuillyko (1919) itunei esker eskualdeko parterik handiena Errumaniaren esku geratu zen. Craiovako (1940) itunaren ondorioz Dobrudjaren hegoaldeko eskualdea Bulgariaren mende gelditu zen.