Dix, Otto
Alemaniar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (Untermhaus, Geratik hurbil, 1891 - Singen, Konstantzatik hurbil, 1969). Alemaniako inpresionisten ondoko belaunaldiko ordezkaririk nagusietakoa izan da. Lehen Mundu Gerran izandako bizikizunak eta Alemaniako gizarte krisia islatu zituen bere lehen obretan. Nazismoa aginpidera heldu zenean, Gestapok atxilotu eta bere obra guztia suntsitu zuen. 1946. urteaz geroztik erlijio arteari eutsi zion. Obra nagusiak: Langilea (1921), Saul eta David (1945) eta Nire gurasoen erretratua (1921).