Dittersdorf, Karl Ditters von
Austriar biolinista a eta musikagilea (Viena, 1739 - Neuhof, Bohemia, 1799). Oso musikagile oparoa izan zen. Lau oratorio, lau meza, argitara emaniko 50 sinfonia, hainbat musika tresnatarako 22 kontzertu, pianorako 150 obra eta 50 baino opera komiko gehiago idatzi zituen. Bereak dira, halaber, argitaraturik ez dauden 85 sinfonia.