Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

disprosio

iz. Kim. Gai bakuna, lur arraroen sailekoa (Dy; at.-z. 66; at.-m. 162,50). 1500° C-an urtzen den metal zuri bat da, ez oso ugaria. Lecoq de Boisbauchan zientzialariak aurkitu zuen osagai bereziak dituzten lur moten azterketak egiten ari zela. Urbainek lortu zuen disprosio oxidoa (1906). Aleazio magnetikoetan eta erreaktore nuklearretan erabiltzen da.