Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

disenteria

iz. Med. Eritasun kutsakorra, kolongoa bereziki; beherakoa eta sabeleko minak, libratzerakoan batez ere, ditu ezaugarri. Hesteetan zauriak sortzen ditu. Era askotako eragileak izan ditzake, eta disenteria mota ugari daude.  v  Bazilo disenteria. Zenbait bazilok (Shigella generokoek) sortzen dute disenteria mota hau. Larria denean, gorotza mukiaren antzekoa izaten da eta odolarekin nahasita azaltzen da. Sendatzeko antibiotikoak erabiltzen dira batez ere. v Ameba disenteria. Kronikoa edo larria izan daiteke. Gorotzaren ordez, muki garden distiratsua izaten da, eta zenbaitetan odola ere bai. Odolak ore gorrixka eratzen du mukiarekin batera. Emetina, iodoa edo antipaludikoak erabiltzen dira sendagai gisa.